XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizkaiko lenengo Iaunaren aita zan XIV'garren mendeko Culebro edo Deabruarekin ere.

Herensugek ordea, dagozkion elezar-barrutian nun-naitiko tema berriak bildu ditu.

Euskalerriko zenbait arpetan bizi zan, izugarrizko ipui-suge bat omen zan.

Urrengo izenok ditu: Erensuge (Sara ta Zugarramurdin), Herensuge (Ezpeleta), Errensuge (Kamun), Hensuge (Liginagan), Herainsuge (Ezpeletan), Edensuga (Saran), Edeinsuge (Donesteben), Edaansuge (Uhart-Mixen), Egansuge (Errenterin), lgensuge (Zaldibin), Iraunsuge (Ataunen), Sierpia (Lekeitio ta Zubirin), Dragoi (Arrasaten), Ersuge (Otxandioko eskuidaztian) eta Lerensuge (Esp).

Aren egoitza aipatuenak urrengoak dira: Azalegiko-leizea (Ahuski-Mendin), San Mikel Aralarko arzuloa, Baltzolakoa (Dima), Orduñako arkaitza eta Kristoren-zelaixa (Montekristo) Arrasaten (27) idaztia... orrialdean.

Erri batzuetan uste dutenez, Herensugek zazpi buru ditu, beste batzuetan diñoenez, bakar bat.

Zuberoa'ko Alzai'n darasatenez lehen Azalegi-ko karbian bizi zen Hensugia.

Atsarekin biltzen zutian mendietako abereak eta iaten.

Alzai-Zaroko kuntearen semiak, zitala eman zion.

Herensuge sutan iarri zan eta itsasora egaldatu garrez inguraturik, igarobidean oianetako pagoadar gallenak isatsarekin moztuz.

Ezpeletan diñoenez, suge au, zazpigarren burua sortzen zaionean, garretan iartzen omen da eta Itsasgorrietara egaldatzen omen, etzaldera alegia, an murgiltzeko.

Aizea barna dioanean izugarrizko otsa ateratzen omen du.

Aralarko leize-zuloan, Kristoren-zelaixa eta Orduñakoetan bezela, giza-aragiz alatzen omen zan.

Aralar-en Mikel Doneak il omen zun, Kristoren zelaixan Arrasateko norbaitek, eta Orduñako Arkaitzean aingeru batek.

Elezarretan bildutako gai auek, idazle zenbaitek apaiñagotu ta zabalagotu ditute, Agustin Txaho'k adibidez Le serpent du Valdextre (Biarritz entre Les Pyrénés et l'Océan, 176 or. Bayona), eta Juan E. Delmas'ek bere Guía histórico descriptiva del viajero en el Señorío de Vizcaya'n (Bilbao, 1864).

VIII.- EGUZKI-NUMENA (28) .

Eguzkiak baditu euskeraz zenbait izen: eguzki Tolosan; iguzki, iuzki Saran; eguzku, Erronkarin; ekhi, Liginagan; iki Bardosen; euzki, Bizkaiko erririk geienetan.

Ataunen euzki deritza eguzkiaren argiari eta euzkibegi izarrari.

Berastegin Jainkoaren-begia deritza.

Santa Clara ere erizten die erri batzuetan Ondarruako bertsu ezagunaren gisara: Zeu zara Santa Clara, euskeraz, argia.

Etzatera dioanean, agur esaten diote toki zenbaitetan.

Bergara aldean, Eguzki amandrea badoia bere amangana, esan oi dute, egunezko izarra lurraren galtzarrera dioala adierazteko.

Beraz, eguzkia, lurraren alabatzat daukate.

Mañariko inguruetan Andre Mari dala diote eguzkia, ots, Amabirjina.

Lenago ordea, Andre Mari deituran, inguru aietan lurra izentatzen zuten agian, Mari numena oraindik Gipuzkoako ta Naparroako erri batzuetan gertatzen dan lez.

Amandre eguzkiari, bedeinkatu, santu izenondoak ezartzen dizkie: Eguzki santu bedeinkatua, zoaz zeure amagana, esaten die Errigoitin sarkaldetik ostentzen danean.

Berezko zenbait almenez gaindi, eguzkiak badu beste bat, gauez lurgainean dabiltzan iratxo kaltegarriak bere argiz aizatzekoa.

Sorgin mota zenbait, balin eguzkiaren argiak euren lanbide ezaugarriez erantzi gabe ukitzen baditu, zurrun gelditzen dira.

Lamin batzuk ere, gizonengan dauzkaten indar eta almenak galtzen ditute eguzki-erraiñuak ikutu-ala.

Lamin batek Mondarraingo leize-aoaren aitzinean urrezko orrazia utzi zun.

Artzai batek artu ta eraman zun.

Lamiña atzetik zioakion maldaz bera, bere orrazia eskatuz, esku-eskuan zedukan ia, osertzean sortzen ari zan eguzkiaren leen-izpiak artzaiaren iantzia ikutu zunean.

Orduan lamiñak ari: Eskerrak emaitzok Iuzkiari, eta arpera aldegin zun.

Uda ta Negu-burukoak. Siniskizun eta rituak.

Euskal-asmoen barrutian eguzkiak daukan gurentasuna bide dala, ez da arrigarri indoeuroparren arteko eguzki-mitologiari dagozkion siniskizun eta aunitz oitura, eguzkiari buruzko euskaldunen uste ta itzetara ere aldatu balin badira.

Izan ere, udaburuko iai batzu eguzkiaren benetako kultu edo iaurespidearen agerkizunak dituzute.

Donibane goizean eguzkia dantzan ieikitzen dala diñoe; goiz artako bustialdi ta garbiketak onak omen dira urte osoan eritzeke irauteko; elorritxuri, lizar abar, ira-loratua t.a. leio ta ateetan ezarri ezkero, tximistarekiko babesgarririk ziurrenak omen, baita Donibanez atarian iraurtzen dituten belar eta loreak ere.

Donibanez bildu lorak tisanan artu ezkero, ezin obeak omen zenbait eritasun sendatzeko, eta abar.

Oitura oien taldekoa da Donibane bezpera gauez etxe-aurrean eta bidegurutzetan suak pizteko ekandua ere: aipatu suaren gaiñetik iauzi egitekoa, azaleko eritasunik ez ukaiteko; senide guziak batuta suaren inguruan erloiu-orratzen ariora ibiliz otoitzak esateko oitura; su aietan piztutako belar pilloak arloetara eramatekoa, iratxoak aizatzeko eta uztak izurri ta erietatik gordetzeko; Donibane-arbola enparantza erdian landatzeko ekandua, iabeak iñola ere eskatu ezin dezakena naiz ta aren gogoaren kontra lapurtua edo artua izan; Donibaneren ermita batzuetara ioaten diranek izkaroz (erromeruz) ta lili-pitxiz buruak inguratzekoa; aritz-enborreko akaletik, etena dutenak sendatu ditezen igarotzekoa ta abar.

Neguburuari beste ritu batzu dagozkio, oraindik Euskalerrian bizi diranak, moteltxe badare.

Orietakoak dira urte-zaharreko suak; gabonzuzia edo supisguan eguerriaroan pizturik dirauen subilla, aipatu subillaren gainetik igaroaziz etxeko abereak garbitzekoa; sendi-buruak gabon-ogia onestekoa eta Gabonzarrez, amabiak iota, aurreneko euriak biltzekoa.

Oboak, suastikak, kardu-lilia eta beste ikur batzu.

Euskalerriko arri-lanetan maiz agertzen dira eguzkia irudi diruditen ikur zenbait, eguzkiaren kultutik sortuak agian; ikur oriek obo bakarrak, erdibaten inguruko obo askoak, lerro zuzen eta kakotuzko gurpilla, bosertzeko edo pentalfa, suastikak, arrautz-iduriko ikurrak, larrosandiak e.a. dituzute.

Aipatu arri-lanetatik zaharrenak erromarren garaikoak dira.

Alakoak dituzute Urbina'ko il-arriak, arri onek lerro-kakotuzko gurpil bat du irarririk, Kanpetzu ta Gazteiz'ko Institukoak larrosaundidunak dira; Iruñako Komptos Kamaran dagoen tetraskeloa eta Santakara'ko artitza, larrosandidunak, eta abar.

Naizta edesti-garaian aipatu ikurrak apaingarritzat, soilki, erabili izan, noiztanka eguzkiaren iruditzako ere erabili ditute gaur egunean ere.

Ezin gentzake bestela ulertu ere, gurpil, obo, larrosandi irudiok, t.a., illargiarenakin ageri diranean, edo arekin bikotean, ala nola erdi-mendeko arrilanetan eta oraingoetan ere.